Gizakia gizaki denetik bere gizakideekin harremanak izateko komunikabideen beharra izan du. Horietako lehenengoa oralitatea izan zela esan dezakegu, eta horren ondoren gizakion bizitza errotik aldatu zuen beste komunikabide bat asmatu zuten gure arbasoek, erabat eraginkorra izan zena eta gaur egun ere erabiltzen duguna, idazkera alegia. Hala ere, teknologia berriak direla eta, gaur egun beste komunikabide bat garatu dugu: hipermedia.
Hipermediak gero eta erabilera handiagoa dauka gure gizartean, eta hauek dira honen ezaugarri nagusiak:
- Informazioa helarazteko iturri gehiago ditu. Tradizionala den lengoaiari, osagai akustikoak eta ikonikoak gehitzen zaizkie: grafikoak, argazkiak, bideoak, soinuak…
- Informazioa modu ez-lineal, ez-autonomo eta ireki batean dago antolaturik.
Horrela gizakiok gure artean harremanak izateko beharrezkoak ditugun bideak ez dira hauen bitartez itxita geratzen:
- Oralitatean ematen den mezuaren estrukturaren antolaketa eza, oralitatea normalean landugabea denez gero.
- Idazkeran sortzen diren testuen estruktura lineala, autonomoa eta itxia.
Gai honen inguruko iraultza gertatzen ari da. Izan ere, hipermediaren ezaugarriek oralitateak edo idazkera simpleak baimentzen ez dizkiguten gauzak egiteako aukera ematen digute. Modu honetan, gizakion komunikabideen zabalera zilegi egiten du hipermediak. Gauzak honela jarraituz gero, nahiz eta seguruenik komunikabide tradizionalek iraungo duten, gero eta gehiago eta sakonago egongo dira hipermedian murgildurik.
Erreferentziak:
- Oralidad y Escritura. Tecnologías de la palabra. Walter J. Ong. Kontsulta data: 2008ko abenduaren 4a.
- La oralidad, la escritura y los hipermedios. Rosgom2000’s weblog. urtarrilaren 18, 2008 11:37 am. Kontsulta data: 21:54, 2008ko abenduaren 4a http://rosgom2000.wordpress.com/2008/01/18/la-oralidad-la-escritura-y-los-hipermedios-i/