Azken urte hauetan teknologia eta Web-aren inguruan aurrerapen ikaragarriak lortzen ari dira eta aldi berean gu geu ez gara ikaratzen, aurrerapenek gure bizitza erreztuko dutela eta kalterik egingo ez digutela dakigulako.Duela 5000 egun hau pentsaezina zen, beraz, zer pentsa genezake beste 5000 egun barru gertatuko denari buruz? Beharbada, mundua globalizatuko duen makina bat sortzea lortuko dugula.
Kevin Kellyren kalkuluetan oinarrituz, konturatu egitn gara Web-ean guztiok parte hartzen dugula. Honen adibide bat internet erabiltzen dugunean, munduko elektrizitatearen %5 erabiltzen dugula da.
Web horren ezaugarri nagusiak hauek dira gaur egun:
- Zulo-beltz baten antzera funtzionatzen du, nahi dugun guztia aurkitu dezakegu interneten, eta gu geu ere aurkituak izan gaitezke.
- Elkarren arteko loturak dituzten orrialdeak ditugu eskuragarri. Eta estekei ezker mugi gaitezke orrialde horietan zehar.
Baina ezaugarri horiek denbora pasa ahala aldatuz joango dira seguruenik, eta Kellyren arabera hauek izan daitezke horietako batzuk:
- Ezagutzen ditugun material eta objektu guztiak Web-aren parte izango dira.
- Interneten aurkituko ditugun gauzak, lotuta egongo den informazio eran aurkituko ditugu.
- Objektu fisikoak Web-aren paret izango dira.
Guzti honen ondorioak hauek izan daitezke:
- Ko-dependienteak izango gara.
- Pertsonalizazioa suertatuko da.
- Interneten mundua zabalagoa izango da.
Web-a gugan oinarrituko da!!!
Erreferentziak:
- Kevin Kelly: Predicting the next 5,000 days of the Web. (29 de julio de 2008) Youtube. Kontsulata data: 2008ko azaroaren 19an http://www.moodle.org/0.2625485207850451
- Kevin Kellyren bideoaren transkripzioa. 12 November 2008) wiki.littera.deusto.es/en. Kontsulta data: 2008ko azaroaren 19an http://wiki.littera.deusto.es/en/index.php/Ist0809/KevinKelly5000days
- Kevin Kelly (editor) (2008, October 9). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Kontsulta data: November 19, 2008, from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Kevin_Kelly_(editor)&oldid=244052430
- Web. (2008, October 13). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Kontsulta data: November 19, 2008, from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Web&oldid=245015729
- Internet. (2008, November 18). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Kontsulta data, November 19, 2008, from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Internet&oldid=252672211