AHOZKOTASUNA ETA IDAZKETA HIPERMEDIOAN:
Gizakia gizaki denetik bere gizakideekin harremanak izateko, komunikatzeko beharra izan du. Lehenengo ahozkotasuna sortu zen, eta horren ondoren gizakion bizitza errotik aldatu zuen beste komunikatze metodo bat asmatu zuten gure arbasoek, idazkera. Hala ere, teknologia berriei esker, gaur egun beste komunikabide bat garatu dugu: hipermedia.
Hipermediaren ezaugarri nagusiak:
- Informazioa zabaltzeko iturri gehiago ditu. Ohiko lengoaiari, osagai akustikoak eta ikonikoak gehitzen zaizkio: grafikoak, argazkiak, bideoak, soinuak…
- Informazioa modu ez-lineal, ez-autonomo eta ireki batean dago antolaturik.
Esparru honetan aldaketa nabarmenak gertatzen ari da. Izan ere, hipermediaren ezaugarriek oralitateak edo idazkera sinpleak ahalbidetzen ez dizkiguten gauzak egiteko aukera ematen digute. Horrela, gizakion komunikabideen hedakuntza zilegi egiten du hipermediak. Gauzak honela jarraituz gero, komunikabide tradizionalak iraun arren, gero eta gehiago eta sakonago egongo dira hipermedian barneratuta.
Erreferentziak:
- “Oralidad y Escritura. Tecnologías de la palabra”. Walter J. Ong. Kontsulta data: 2008ko abenduaren 4a.
- La oralidad, la escritura y los hipermedios. Rosgom2000’s weblog. urtarrilaren 18, 2008 11:37 am. Kontsulta data: 21:54, 2008ko abenduaren 4a http://rosgom2000.wordpress.com/2008/01/18/la-oralidad-la-escritura-y-los-hipermedios-i/
- Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna, Google bilatzailea. Azaroaren 26an, ordua 11:00. Orria: http://www.monografias.com/trabajos6/ores/ores.shtml
- Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna Ong-en arabera. Azaroaren 26an, 11:15ean. Orria: http://elies.rediris.es/elies15/cap12.html
- Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna sarean. Azaroaren 26an, 11:30etan. Orria: http://www.dialogica.com.ar/unr/redaccion1/unidades/archivos/2003/04/diferencias_ent.php