1991. urtean Web-a jaio zenetik, edozein eduki argitaratzeko izugarrizko bide eraginkorra izan da. Baina zeri zor zaio eraginkortasun eta arrakasta hori? Erantzuna HTML (HyperText Markup Language) marken bitarteko lengoaiari dela esan dezakegu. HTML elementuak eta horien ikurrak, data tipoa eta dokumentuen tipoen adierazpenak osatzen dute.
Honen ostean, XML-ren (Extensive Markup Language) ofizialtasuna gauzatu zen. XML marken bitarteko lengoaiaren erabilera zabalagoa zilegi egiten duen bertsioa da, honi zor diogu 2.0 Web-aren izatea eta gainera, Web semantikoaren oinarria da.
HTML eta XML ez dira gauza bera. Bakoitza bere eginkizuna betetzeko eratua izan zen. Bien arteko desberdintasunak:
- HTML informazioa erakusteko, nola funtzionatzen duen eta zer egiten duen jakiteko sortua izan zen bitartean, XML informazioa deskribatzeko eratu zen.
- HTML-ren eginkizuna orriaren eduki desberdinei formatoa ematea da. XML-ren eginkizuna, ordea, edukiak antolatzea da.
-
HTML erabiltzean desordenatuak izan gaitezke, XML-n aldiz, dokumentuak oso ongi eraturik eta ordenaturik agertzen dira.(Christian Van Der Henst S. 2008).
- HTML-rekin lan egitan tag guztiak predeterminaturik daude, eta XML-rekin berriz, guk gure tag propioak sor ditzakegu.
XML ez da eta ez da inoiz HTML-ren ordezkoa izango, beste osagarri bat baizik.
Erreferentziak:
- Christian Van Der Henst S. ¿Cómo se diferencia el XML del HTML? (11 de Noviembre, 2003) Maestros de la Web. Kontsulta data: Abenduaren 18, 2008 http://www.maestrosdelweb.com/editorial/xmlvshtml/
- Miguel Angel Alvarez. Diferencias entre HTML y XML (21 de junio, 2001) Desarrolloweb. Kontsulta data: Abenduaren 18, 2008 http://www.desarrolloweb.com/articulos/459.php
- Guía breve de tecnologías XML (9 de enero, 2008) w3c. Kontsulta data: Abenduaren 18, 2008 http://www.w3c.es/divulgacion/guiasbreves/tecnologiasXML