Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 30 octubre 2008

Web=Internet+Hipertestua

Web-a internetaren eta hipertestuaren artean osatzen dela esan dezakegu, eta era horretan bien artean osatzen duten lotura horren emaitza hobeto ulertzeko hipertestua eta interneta zer diren azaltzea komenigarria da.  

Hipertestua hipermediaren formetako bat da. Informatikari buruz hitz eginez gero, hipertestua ordenagailuaren pantailan agertzen den eta aurreko testuarekin zerikusia duen beste testu batera eramaten gaituen testuari deritzo. Dokumentu hipertestualak irakurtzeko erabiltzen den programari “nabigatzaile” deitzen zaio eta lotura bat jarraituz gero Web-ean zehar nabigatzen ariko gara. Dokumentuetan, hipertestuaren formarik ohikoena hiperbinkuloa da, edo beste era batean esanda, beste dokumentu batzuetara eramaten gaituzten gurutzaturiko erreferentzia automatikoak. Hiperbinkuluan sakatuz gero, programak dokumentu berria erakutsiko liguke estekaren bitartez. Liburuetan ez bezala, zeintzuetan irakurketa lineala eta itxia den, hipermedian irakurketa ez-lineala eta irekia da; hau da, erabiltzailea ez dago finkaturiko sekuentzia bati jarraitzera behartuta. Izan ere, inguru hipermediatiko batean, informazioan zehar galdu gaitezke esteken bidez dokumentu batetik bestera mugituz. Are gehiago, hipertestua ez dago testuetara mugaturik; soinuek, irudiek eta bideoek ere hipertestua osatzen dute.      

     Interneta berriz, elkarren artean loturiko komunikazio sareen multzo desentralizatua da, bertan, TPC/IP protokolo familia erabiltzen delarik. Hau osatzen duten sare fisiko heterogeneoek, mundu osoan zehar sare bakar bat izango balira bezala funtzionatuko dutela bematu beharra dago. Honek 1969 izan zuen bere sorrera, Arpanet deritzon konputagailuen arteko lehenengo konekzio bat egin zenean Californiako hiru unibertsitate eta Utahko batek egina hain zuzen ere. Interneten arrakasta handien izan duen zerbitzua World Wide Web ( WWW edo “Web-a” ) izan da. WWW-ak arintasun eta erreztasunez hipertestuen kontsulta egitea baimentzen duen protokolo multzo bat da. Berriz ere, interneten Web-az gain beste protokolo eta zerbitzu asko aurki ditzakegu. Besteak beste korreo elektronikoa (SMTP), artxiboen igorpena (FTP eta P2P), elkarrizketabideen zerbitzua (IRC), berehalako mezuen zerbitzua, telefonia (VoIP), telebista (IPTV), boletin elektronikoak (NNTP), jokuak online…

Honek guztiak gure gaur egungo bizitza erabat aldatu du, eta teknologia berri hauek betidanik ezagutu ez dituztenek, kasu gehienetan, horiek erabiltzen ikasi behar izan dute. Teknologia Berriak gure bizitzetan sartu zirenetik, gauzak errezago eta azkarrago lortu ditzakegu, eta ez informatikaren arloan bakarrik. Gure bizimodua, onerako zein txarrerako, nabarmenki aldatu egin da Teknologia Berrien bitartez.  

Read Full Post »

Ez gaude burutik sano

Langabezian zegoen finantza-aholkulari estatu batuar batek, arazo ekonomikoak direla eta,  bere hiru seme-alabak, emaztea eta azken honen ama hil ditu bere buruaz beste egin aurretik.

Sarraskiaren egileak, 45 urteko gizonak, hiru nota utzi zituen hilketa gunean, lehenengoa bere testmentuarekin, eta gainontzeko biak bere familiari eta poliziari zuzenduta, zeintzuetan bere erabakiaren zergatiak argitzen zituen. Hiltzaileak bere familia garbitzeko erabilitako arma, hilketa eguna baino aste batzuk lehenago erosi zuen, zirudienez ez zeukan arazo psikiatrikorik. Nire ustetan,  hori ez zela guztiz egia frogatu egin du denborak. 

California hipoteken krisiak gogorren jo duen estatuen artean dago, eta bertako biztanleen larritasuna gero eta nabariagoa da ikus dezakegunez. Hala eta guztiz ere, ez dut pentsatzen arazo horiek hain kezkagarriak eta zuzenezinak direnik jendeak bere bizitzarekin akabatzera ere ailegatzeko. Etsiturik egon gaitezke, baina muga batzuk daudela, edo egon beharko liratekela pentsatzen dut. Besteen bizitza errespetatu behar dugu, eta norbaiti gertatzen bazaio ez dela egoera gainditzeko behar bezain gogorra, bere burua akabatu dezake nahi izatekotan, niri pertsonalki erabaki hori oso norberekoia eta koldarra iruditzen zaidan arren, baina ez du zertan beste inor hil behar.

Krisi garaian askok zentzutasuna galtzen dutela egia da, nolanahi ere gurean gero eta gehiago garatzen ari den krisia dela eta, ez dut entzun inork bere buruaz beste egin duenik, ezta bere familia garbitu duen inoren kasua ere. Nahiz eta krisiak txarrera egin, gure buruaren sanotasunak ez duela modu berean txarrera egingo espero dut. Hala eta guztiz ere, hemen armak lortzea hain erraza ez izatea eskertzekoa dela pentsatzen dut.

Read Full Post »

KEVIN KELLY

   

Kevin Kelly nació en Pensilvania en 1952 y se graduó en el Instituto Westfield, en New Jersey en 1970. Aunque dejó sus estudios en la universidad Rhode Islad después del primer año, sus escritos han aparecido en periódicos como New York Times, Esquire, The Economist, eso sin tener en cuenta los libros que ha publicado ni las revistas que ha fundado o ha ayudado a fundar.

 Es el editor ejecutivo fundador de la revista Wired y el antiguo editor de Whole Earth Catalog.  También ha sido escritor, fotógrafo y conservacionista. A Kelly le gusta estudiar diferentes culturas, la Asiática en especial. También es considerado un experto en la cultura digital. En 1981 creó Walking Journal. Es el antiguo editor de Whole Earth Review, Singal y algunas de las últimas ediciones de Whole Earth Catalog. Fundó WELL, una prestigiosa comunidad online, junto con Stewart Brand, el fundador de Whole Earth, y fue director de Point Foundation. En 1994 cuando Kelly fue director de la revista Wired, esta ganó el National Magazine Award.

 Las obras de Kelly han aparecido en otras publicaciones nacionales e internacionales como The New York Times, The Economist, Time, Harper’s Magazine, Science, Veneer, GQ, y Esquire. También sus fotografías han sido publicadas, en la revista Life entre otras. Estos son los libros publicados por Kevin Kelly:

  • Bicycle Haiku (1995)
  • Out of Control: The New Biology of Machines, Social Systems and the Economic World (Addison Wesley 1994, Perseus Books, 1995)
  • New Rules for the New Economy: 10 Radical Strategies for a Connected World (Penguin, 1999)
  • Asia Grace (2002)
  • Cool Tools (2003)
  • Bad Dreams (2003)
  • “Photographers section: Kevin Kelly,” pp. 106-111, in Lloyd Kahn, editor 2004 Home Work (Shelter Publications, 2004)
  • True Films (2006)

Una de las charlas más interesantes que ha dado Kevin Kelly es la que lleva por titulo: Predicting the next 5.000 days of the Web (¿Cómo serán los próximos 5.000 días de la Web?), en la que trata sobre el futuro de la Web, donde habla sobre algunas de las ideas que ha desarrollado en los últimos años sobre el ciberespacio. Es por eso que Kevin Kelly y más concretamente su charla sobre la web es interesante para la asignatura de las Nuevas tecnologías en la sociedad de la información ya que en ella se habla sobre la lingüística, que es lo que a nosotros puede resultarnos util e interesante.

Read Full Post »