Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 16 noviembre 2008

Web-aren garapena

Kevin Kellyren hitzaldi honek argi erakusten digun gauza zera da: Web-aren bizitza oso luzea ez izanik, izan duen izugarrizko garapen bizi-bizia sinesgaitza dela. Garapen arin horretan oinarriturik, Web-aren bizitza hiru denboratan sailka dezakegu:

   1.  Web-a izan dena:

Sinestezina da, 5000 egun besterik ez duen Web-ak, horrenbesteko bizkortasunaz garatu eta hazi denik. Kevin Kellyk dioenez, orain dela 10 urte, Web-a gaur egun denera arte haziko eta handituko zenik esan baligute, hori astakeria bat dela esango genukeen, ekonomikoki betezina. Baina  erratuta ibiliko ginatekeen. Lehen ordenagailuak sarea zeritzonari esker konektatuta zeuden, eta gaur egun ez bezala informazio paketeak elkarbanatzen ziren.

    2.   Web-a dena:

Denok dakigu gaur egungo Web-a nolakoa den, eta 5000 egun horietan nola aldatu den ikus dezakegu. Orain elkarren arteko loturak dituzten orrialdeak ditugu eskura interneta erabiliz gero, eta aipatutako orrialde horietan estekak daude. Esteka horien bitartez mugi gaitezke gu orrialde batetik bestera. Are gehiago, lotura hauek ezin dira ekiditu. Dena dago makina honetara konektatuta, zulo-beltz baten modura funtzionatzen du. Nahi dugun guztia aurki dezakegu interneten. Gu geu ere aurkituak izan gaitezke!

   3.   Web-a izango dena:

Web-ak bizi izan dituen 5000 egun horietan gauzak horrenbeste aldatu badira, zeinek daki zer gerta daitekeen beste 5000 egun barru? Beharbada ezagutzen ditugun material eta objetu guztiak Web-aren parte izango dira. Izan daiteke den-dena bertan aurkitu ahal izatea, baina ez orrialde eran. Baizik eta lotuta egongo den informazio eran. Litekeena da, etorkizunean, objetu fisikoak Web-aren parte izatera ailegatzea, eta gaur egun prozesu guzti horren erdian gaude.

Prozesu guzti honen ondorioa, gu horren adikto bihurtzea izango da. Beti egongo gara makina horretara konektaturik. Baina ez gara izutu behar. Izan ere makina hori izango da sortu dugun makinarik fidagarriena. Gero eta dotore eta pertsonalizatuagoa. Gero eta gehiago gu geu gara Web-a.

Erreferentziak:

Anuncios

Read Full Post »

(…)Dena dago erlazionaturik. orain RSS iturriak etab. gauza ezagutzen ditugu. berdin dio zein teknologia den. Gauza da, guzti horiek makina batean konektaturik egongo direla. Beraz, funtsean, gauzen interneta daukagu. Mundu atomikoaren eta mundu digitalen bat-egitea itxaroten ari gara.

Nire ustetan, horren eraginetako bat, orain mediaren espektroaren eredu bat edukitzea da. Telebista, filmeak etab. mediaren plataforma bat bihurtzen dira. Baina zentzu batean beste hainbeste daude, desberdinak, eta bata besteekiko hainbat gauza daude elkarbanatzen. Media izurgarria izan behar da. Hori da nahi duguna. Gauzak doanekoak izatearen arrazoia geuk geure nahien arabera erabili ahal izatea da. Eta gero eta gehiago izan, gero eta gehiago lortu. Lehenengo fax makina erosi zuena ergela zen, ez baitzegoen beste fax makinarik zuekan pertsonarik. Baina beste pertsona batzuk holako makina bat eros zezaten konbentzitu eta bere erosketaren balioa igoarazi zuen. Eta lege hau median zehar zabaldu da.

Bat-egite honen inguruko beste gauza bat, guri “(…) Reversal” izendatzea gustatuko litzaigukeen hori da. Horren arabera; makinak, gizakion zentzumenen hedapena dira, eta ez nabil esaten gizakiok makinen zentzumenen hedapena izango garenik. Beraz, pilo bat begi, belarri etab. ditugu argazki eta kamara digitalen bitartez. Makina honek, nolabaiteko zentzumenen bat antzematen du pixelen eta kamaren bitartez. (…)

Read Full Post »