Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 14 de noviembre de 2008

(…)Dena dago erlazionaturik. orain RSS iturriak etab. gauza ezagutzen ditugu. berdin dio zein teknologia den. Gauza da, guzti horiek makina batean konektaturik egongo direla. Beraz, funtsean, gauzen interneta daukagu. Mundu atomikoaren eta mundu digitalen bat-egitea itxaroten ari gara.

Nire ustetan, horren eraginetako bat, orain mediaren espektroaren eredu bat edukitzea da. Telebista, filmeak etab. mediaren plataforma bat bihurtzen dira. Baina zentzu batean beste hainbeste daude, desberdinak, eta bata besteekiko hainbat gauza daude elkarbanatzen. Media izurgarria izan behar da. Hori da nahi duguna. Gauzak doanekoak izatearen arrazoia geuk geure nahien arabera erabili ahal izatea da. Eta gero eta gehiago izan, gero eta gehiago lortu. Lehenengo fax makina erosi zuena ergela zen, ez baitzegoen beste fax makinarik zuekan pertsonarik. Baina beste pertsona batzuk holako makina bat eros zezaten konbentzitu eta bere erosketaren balioa igoarazi zuen. Eta lege hau median zehar zabaldu da.

Bat-egite honen inguruko beste gauza bat, guri «(…) Reversal» izendatzea gustatuko litzaigukeen hori da. Horren arabera; makinak, gizakion zentzumenen hedapena dira, eta ez nabil esaten gizakiok makinen zentzumenen hedapena izango garenik. Beraz, pilo bat begi, belarri etab. ditugu argazki eta kamara digitalen bitartez. Makina honek, nolabaiteko zentzumenen bat antzematen du pixelen eta kamaren bitartez. (…)

Read Full Post »