Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 18 diciembre 2008

AHOZKOTASUNA ETA IDAZKETA HIPERMEDIOAN:

Gizakia gizaki denetik bere gizakideekin harremanak izateko, komunikatzeko beharra izan du. Lehenengo ahozkotasuna sortu zen, eta horren ondoren gizakion bizitza errotik aldatu zuen beste komunikatze metodo bat asmatu zuten gure arbasoek, idazkera. Hala ere, teknologia berriei esker, gaur egun beste komunikabide bat garatu dugu: hipermedia.

Hipermediaren ezaugarri nagusiak:

  • Informazioa zabaltzeko iturri gehiago ditu. Ohiko lengoaiari, osagai akustikoak eta ikonikoak gehitzen zaizkio: grafikoak, argazkiak, bideoak, soinuak…
  • Informazioa modu ez-lineal, ez-autonomo eta ireki batean dago antolaturik.

Esparru honetan aldaketa nabarmenak gertatzen ari da. Izan ere, hipermediaren ezaugarriek oralitateak edo idazkera sinpleak ahalbidetzen ez dizkiguten gauzak egiteko aukera ematen digute. Horrela, gizakion komunikabideen hedakuntza zilegi egiten du hipermediak. Gauzak honela jarraituz gero, komunikabide tradizionalak iraun arren, gero eta gehiago eta sakonago egongo dira hipermedian barneratuta.

Erreferentziak:

Read Full Post »

Azken urte hauetan teknologia eta Web-aren inguruan aurrerapen ikaragarriak lortzen ari dira eta aldi berean gu geu ez gara ikaratzen, aurrerapenek gure bizitza erreztuko dutela eta kalterik egingo ez digutela dakigulako.Duela 5000 egun hau pentsaezina zen, beraz, zer pentsa genezake beste 5000 egun barru gertatuko denari buruz? Beharbada, mundua globalizatuko duen makina bat sortzea lortuko dugula.

 Kevin Kellyren kalkuluetan oinarrituz, konturatu egitn gara Web-ean guztiok parte hartzen dugula. Honen adibide bat internet erabiltzen dugunean, munduko elektrizitatearen %5 erabiltzen dugula da.

Web horren ezaugarri nagusiak hauek dira gaur egun:  

  • Zulo-beltz baten antzera funtzionatzen du, nahi dugun guztia aurkitu dezakegu interneten, eta gu geu ere aurkituak izan gaitezke.
  • Elkarren arteko loturak dituzten orrialdeak ditugu eskuragarri. Eta estekei ezker mugi gaitezke orrialde horietan zehar.

Baina ezaugarri horiek denbora pasa ahala aldatuz joango dira seguruenik, eta Kellyren arabera hauek izan daitezke horietako batzuk:

  • Ezagutzen ditugun material eta objektu guztiak Web-aren parte izango dira.
  • Interneten aurkituko ditugun gauzak, lotuta egongo den informazio eran aurkituko ditugu.
  • Objektu fisikoak Web-aren paret izango dira.

Guzti honen ondorioak hauek izan daitezke:

  • Ko-dependienteak izango gara.
  • Pertsonalizazioa suertatuko da.
  • Interneten mundua zabalagoa izango da.

Web-a gugan oinarrituko da!!! 

Erreferentziak:

Read Full Post »

HTML eta XML

1991. urtean Web-a jaio zenetik, edozein eduki argitaratzeko izugarrizko bide eraginkorra izan da. Baina zeri zor zaio eraginkortasun eta arrakasta hori? Erantzuna HTML (HyperText Markup Language) marken bitarteko lengoaiari dela esan dezakegu. HTML  elementuak eta horien ikurrak, data tipoa eta dokumentuen tipoen adierazpenak osatzen dute.

Honen ostean, XML-ren (Extensive Markup Language) ofizialtasuna gauzatu zen. XML marken bitarteko lengoaiaren erabilera zabalagoa zilegi egiten duen bertsioa da, honi zor diogu 2.0 Web-aren izatea eta gainera, Web semantikoaren oinarria da.

HTML eta XML ez dira gauza bera. Bakoitza bere eginkizuna betetzeko eratua izan zen. Bien arteko desberdintasunak:

  • HTML informazioa erakusteko, nola funtzionatzen duen eta zer egiten duen jakiteko sortua izan zen bitartean, XML informazioa deskribatzeko eratu zen.
  • HTML-ren eginkizuna orriaren eduki desberdinei formatoa ematea da. XML-ren eginkizuna, ordea, edukiak antolatzea da.
  • HTML erabiltzean desordenatuak izan gaitezke, XML-n aldiz, dokumentuak oso ongi eraturik eta ordenaturik agertzen dira.(Christian Van Der Henst S. 2008).
  • HTML-rekin lan egitan tag guztiak predeterminaturik daude, eta XML-rekin berriz, guk gure tag propioak sor ditzakegu. 

XML ez da eta ez da inoiz  HTML-ren ordezkoa izango, beste osagarri bat baizik.

Erreferentziak:

Read Full Post »

Gizakia gizaki denetik bere gizakideekin harremanak izateko komunikabideen beharra izan du. Horietako lehenengoa oralitatea izan zela esan dezakegu, eta horren ondoren gizakion bizitza errotik aldatu zuen beste komunikabide bat asmatu zuten gure arbasoek, erabat eraginkorra izan zena eta gaur egun ere erabiltzen duguna, idazkera alegia. Hala ere, teknologia berriak direla eta, gaur egun beste komunikabide bat garatu dugu: hipermedia.

Hipermediak gero eta erabilera handiagoa dauka gure gizartean, eta hauek dira honen ezaugarri nagusiak:

  • Informazioa helarazteko iturri gehiago ditu. Tradizionala den lengoaiari, osagai akustikoak eta ikonikoak gehitzen zaizkie: grafikoak, argazkiak, bideoak, soinuak…
  • Informazioa modu ez-lineal, ez-autonomo eta ireki batean dago antolaturik.

Horrela gizakiok gure artean harremanak izateko beharrezkoak ditugun bideak ez dira hauen bitartez itxita geratzen:

  • Oralitatean ematen den mezuaren estrukturaren antolaketa eza, oralitatea normalean landugabea denez gero.
  • Idazkeran sortzen diren testuen estruktura lineala, autonomoa eta itxia. 

Gai honen inguruko iraultza gertatzen ari da. Izan ere, hipermediaren ezaugarriek oralitateak edo idazkera simpleak baimentzen ez dizkiguten gauzak egiteako aukera ematen digute. Modu honetan, gizakion komunikabideen zabalera zilegi egiten du hipermediak. Gauzak honela jarraituz gero, nahiz eta seguruenik komunikabide tradizionalek iraungo duten, gero eta gehiago eta sakonago egongo dira hipermedian murgildurik.

Erreferentziak:

Read Full Post »