Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 22 abril 2009

Itzulpengintza automatikoa, gazteleraz TM eta ingelesez MT izendatuak baita ere, software-aren erabilera aztertzen duen linguistika computazionalaren alor bat da non helburua testuak lengoaia natural batetik beste batera itzultzea den. Oinarrizko maila batean itzulpen automatikoak bi lengoaia naturalen arteko hitz atomikoan ordezkapena egiten; baina Corpus linguistiko baten bitartez itzulpen konplexuagoen saiakera egin daiteke.

Itzulpengintza automatikoan itzulpenak egiteko modu ezberdinak daude:

  1. Arauetan oinarritutako itzulpen automatikoa: Honetan jatorrizkoan oinarrituriko transformazioak egitean datza, hitzak ordezkatuz hauen baliokide egokienengatik.
  2. Corpus-ean oinarrituriko itzulpen automatikoa: Eredu errealen analisian datza beren itzulpen propioekin. Hauen artean metodo estadistikoak eta adibidetan oinarriturikoak daude.
  3. Kontestuan oinarritutako itzulpengintza automatikoa: Honek kontestuan oinarritzen da itzulpena egiteko. Hau da, hitz baten baliokide egokiena aurkitzeko kontestuan oinarritzen da.

 Baina itzulpengintza automatikoaren helburua ez da testu baten itzulpen perfektua ematea. Honen bitartez egiten den itzulpena eraldatu behar da eta bakoitzaren gustura eta nahietra egokitu.

Iturriak:

 

http://www.foreignword.com/es/technology/art/Abaitua/default.htm

Anuncios

Read Full Post »

Gaien zerrenda (Q.2)

Hauek dira aukeratu ditudan ikerketa gaiak:

  1. Itzulpengintza Automatikoa. 
  2. Web Semantikoa.
  3. Analisi sintaktiko eta morfologikorako gramatika eta formalismoak. 
  4. LNP-aren aplikazio industrialak. 
  5.  Hizketaren ezagutza eta sintesia.
  6. Informazio berreskurapena.
  7. Lengoaien identifikazio automatikoa.
  8. Informazio lorpena.
  9. Lengoaia Naturalaren belaunaldia.
  10. Lexikografia eta terminologia konputazionala. 

 

 

Iturriak:

Read Full Post »

Hauek dira Giza Lengoaiaren Teknologiaren inguruan ikerketak egin dituzten zentroetako batzuk. Mundu mailan zentro asko dauden arren oraingoan bakarrik Europan aurkitu ditzakegun zentroak aztertuko ditugu. Zentro horiek non dauden eta zehazki zer ikertu duten ikusiko dugu.

Alemanian DFKI Language Technology Lab zentroa aurki dezakegu. Hauek  haien helburua lengoaiaren teknologia garatzea eta hobetzea dela diote. Modu honetan testuak, mintzairak eta jakituria tekniko konputazional berriak prozesa ditzakete. Batez ere hiru alor hauek garatzen dituzte: Informazioaren eta Jakituriaren Administrazioa, Dokumentuen Ekoizpena eta Komunikazio Naturala.

Irlandan National Centre for Language Technology dago. Zentro honek ikerketak burutzen ditu Makinen Bitarteko Itzulpenaren alorrean, Lengoaia Naturalaren Analisi Sintaktikoaren alorrean, Mintzaira Sintesiaren alorrean, Galderen Erantzungintzan etab.-etan.  

Euskadin IXA taldea aurki dezakegu. Talde hau 31 informatikok eta 14 hizkuntzalarik osatzen dute. Haien helburu nagusia Lengoaia Naturalaren inguruan ikerketak egitea da. Bestalde sistema erdi-automatikoak egiten dituzte edo horien ekoizpenean laguntzen dute.

Eskozian, Language Technology Group aurki dezakegu. Talde honek Lengoaia Naturalaren prozesamenduaren inguruan ikertu du 1990. urtetik. Edinburgoko Unibertsitatearen Institute for Communicating and Collaborative systems of the Division of Informatics -en oinarriturik dago. Testuen prosezamenduari loturiko arazoak konpontzen saiatzen dira. 

Iturriak:

Read Full Post »