Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 25 mayo 2009

Hizketa ezagutza

Hizketa Ezagutza (Hizketa Ezagutza Automatikoa edo Konputadore Hizketa Ezagutza bezala ezagutzen dena ere bai) ahozkatutako hitzak makinak irakurtzeko gai diren sarreretan bihurtzen dituzte. “Ahots Ezagutza” terminoa askotan txarto erabiltzen da Hizketa Ezagutzari erreferentzia egiteko. Hiztunaren ezagutzari buruz deritzogunean hitz egiten ari den pertsonaren ezagutzaz ari gara, esaten ari denarekin alderatuz. Halaber, Hizketa Ezagutza sistemak erabiltzen duten kazetari eta aparatu sortzaileek askotan Ahots Ezagutza terminoa erabiltzen dute Hizketa Ezagutza esan nahi dutenean.

Hizkuntza ezagutza aplikazioak ahotz markaketarako (ad., “Deitu Etxera”), deien igorpenarako (ad. “Taldeko dei bat egin nahiko nuke”), aplikazio domotikoen kontrola eta audioan oinarritutako edukien bilaketa egiteko (ad., hitz jakin batzuk ahozkatuak izan diren podkast bat bilatu), informazio bakunaren sarreretarako (ad. Kreditu txartel baten erabilera), estrukturatutako dokumentuen prestakuntzarako (ad., irizpen erradiologiakoak), ahozkeratik testurako prozesaketarako (ad., hitz prozesagailua edo e-mailak) , eta hegazkinen garlingetan ( normalean Ahots Sarrera Zuzena bezala ezagututa) erabiltzen da.

Arlo askotan erabiltzen da, adibidez: osasunaren arretan, gerrarako hegazkinetan, helikopteroetan, trafiko aereoan, etab.

Iturriak:

Anuncios

Read Full Post »

Lengoaia Naturalarekin lotzen de konplexutasuna handiagotu egiten da informazio testuala berreskuratu nahi dugunean. Horregatik asko erabiltzen dira LNP teknikak Informazio Testualaren Berreskurapenaren arloan. Alde batetik dokumentuen edukiaren deskripzioa errazteko, eta beste aldetik, erabiltzailearen kontsultaren errepresentazioa egiteko. Modu honetan bi deskripzioak konparatu egiten dira eta erabiltzaileari gehien komeni zaiona aurkezten zaio.

Informazio Berreskurapen sistema batek honako lana betetzen du erabiltzailearen kontsultari erantzuteko:

  1. Dokumentuen bildumen inguruko aurkibideak egitea.
  2. Erabiltzaile batek kontsulta bat egiten duenean sistemak horrek aztertu egiten du hori, eta baita eraldatu ere beharrezkoa bada.
  3. Sistema horrek dokumentuaren deskribapena konparatu egiten du kontsultaren deskribapenarekin, eta erabiltzaileari kontsultaren deskripziora gehien atxikitzen den dokumentuen deskripzioa aurkezten dio. 
  4. Emaitzak daukaten garrantziaren arabera agertzen dira.

 

Iturriak:

Read Full Post »