Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 27 septiembre 2009

Tim Berners-Lee

Tim Berners-Lee 3W-en sortzailea da, honek 1994. urtean bultzatu zuen WWW sistemaren sorkuntza, eta sistema honi zor diogu gaur egungo Interneta. Gizon hau izan zen World Wide Web lehenengo zerbitzailea idatzi zuena, hipertestuaren transferentziarako protokoloa (HTTP), kontzeptu hau guztiz garrantzitsua izan zen 1990.urtean Internetaren hedapen masiborako.

Berners-Lee (1955) Londresen jaio zen eta 1976. urtean Oxford Unibertsitateko Queen´s Collegen Fisikan lizentziatu zen. 80ko hamarkadan “Enquire” programa diseinatu zuen, hau izan zen bere geroagoko sorkuntzaren oinarria, alegia. 1989an CERN laborategiari hipertestu global baten ideia aurkeztu zion, eta geroago ideia hori World Wide Web-a bilakatuko zen. Hasieran ideia hori zientzialariek Internet erabiliz modu errazago batean komunikatu ahal izateko garatu egin zen, hala ere denborarekin bere ideia hori baino askoz gehiago bilakatu da.  1991.urtean bere proiektua publikatu zuen eta 1994. urterako oso hedatuta zegoen jadanik.

Berner-Lee Europatik Estatu Batuetara joan zen, izan ere Europan ez zuen behar beste laguntzarik jasotzen. Azkenaldian web semantiko baten inguruan zebilen lanean, sare honek informazioa datu-base desberdinetatik lortzea ahalbidetuko luke, eta honez gain bilatzaileek emaitza zehatzak lortuko lituzkete, gaur egun ez bezala.

 Argi dago Tim Berners-Lee-ren ideiak, nahiz eta hasieran beste helburu batzuetarako sortu sen arren, gure bizitzan eta teknologia berrien munduan eragin handia izan duela, eta lanean jarraitzen duenez gero zeinek daki zein eta zenbat erraztasun gehiago sortzen lagun dezakeen zientzialari honek.

Erreferentziak:

Read Full Post »