Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 21 octubre 2009

Orain dela urte batzuk munduko hezkuntza instituziorik garrantzitsuenek eta baita beste motako asoziazioek ere obra inportanteen, artikuluen eta maia guztietan garrantzitsuak diren  ikerketarako eta hezkuntzarako edukien digitalizazioa bultzatu dute.

Liburutegi digitalak sareari esker lortu dugun abantailetako bat da. Modu honetan jakituria unibersalizatzea errezagoa da. Liburutegi hauek datu baseak izateaz gain, baita jakituria munduan zehar hedatzea ahalbidetzen duen baliabide bat  dira ere.  

 Hedatuz liburutego digital Euskomedia Fundazioak sortu zuen. Honi bitartez Eusko Ikaskuntzak 1918. urtetik argitaratutako arikulo, monografia eta 1907tik RIEV aldizkariak argitaratutako ale guztiak euskal gizarteari helaraztea da helburua.

Goitik behera irakurri daitezkeen eta baliabide tematiko handiak dituzten gai diferenteak jorratzen dituzten 5000 artikulo daude. Artearen, historiaren eta antropologiaren inguruko gaiak dira nagusi. Bilaketak hainbat formatuetan daude eskuragarri: ASCII Citation, BibTeX, Dublin Core, EP3 XML, EndNote, METS, MODS, OpenURL ContextObject, Refer eta Reference Manager.

Euskomedia Fundazioa Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 2002ko otsailaren 18an euskal kultura eta zientziarekin zerikusia duten baliabide digitalak eta, orokorrean, baliabide bibliografikoak kontsultatzeko erraztasunak ahalbidetzeko.

 

Iturriak:

Anuncios

Read Full Post »

Teknologia berriek hainbat aldaketa ekarri dute gure eguneroko bizitzara, eta literatura gure egunoroko bizitzetan aurkituz dezakegunez gero, teknologia berriek bertan izan duten eragina eta sortu dituzten aldaketak aipagarriak direla esan dezakegu. E-Book-aren agerpena aldaketa aipagarria izan da literatura arloan. E-Book-a liburu digitala da, liburu tradizional baten bertsio digital edo elektronikoa. Gaur egun dena digitalizaturik dagoenez gero liburu digitalak arrerakuntza bat direla esan genezake, eta behar bada hala da, baina gauza guztiek bezala alde onak eta txarrak ditu, horregatik, E-Book-aren eta liburu tradizionalaren arteko desberdintasunak azaltzen ahaleginduko naiz, modu horretan argiago ikusi ahal izango ditugu bakoitzaren alde onak zein txarrak.

Liburu tradizionala paperean argitaraturik dagoen liburua denez gero, paperean soilik irakurri dezakegu; baina liburu elektronikoa berriz, digitalizaturik dago,eta horri esker hainbat aparatu elektronikotan irakurri dezakegu, besteak beste: ordenagailuan, telefono inteligenteetan, mugikorretan…

Erabilerari eta erosotasunari dagokionez liburu tradizionala erosoagoa eta eralbiltzeko errezagoa da, izan ere E-Book-a pantailan irakurri beharra daukagu eta hori desorosoagoa izateaz aparte, kontuan izan behar dugu era digital batean bizi bagara ere, mundu guztiak ez daukala medio digitala eskuragarri, kontuan hartu barik hori menperatzen ez duten pertsonak.

Horren aurrean zera izan behar dugu kontuan, hipertestuareari esker E-Book-aren bitartez behar dugun informazioa bilatu, zehaztu eta hendiagotu dezakegula. Gainera E-Book-ak liburuaren itzulpena zilegi egiten du eta dinamikoa eta inteligentea denez gero oso aproposa egiten du ikerketa eta kontsultarako liburu tradizionalaren aurrean.

Inprimatzeko orduan, liburu elektronikoak paperezkoak baino erraztasun handiagoak eskeintzen ditu eta itzulerek eragindako galera ekonomikoak eta deskatalogazioa saihesten dira.

Hauek dira bi liburuen arteko desberdintasun batzuk, bien arteko diferentziak argi daude eta azken finean pertsona bakoitzak gustokoen duena aukeratu du.

 

Erreferentziak:

Read Full Post »

Imprentaren sorkuntzatik gaur egun arte hainbat aldaketa egon dira agiletasunaren gaiaren inguruan. María Jesús Lamarcak bere “El autor y la autoría en el mundo digital” artikuluan dioen moduan, kapitalismoa sortu aurretik egiletasuna oso finkaturik ez egon arren, denborak aurrera egin ahala autorearen irudia finkatuz, indartuz eta lekua hartuz joan zen, honek bere lekua eta subiranotasuna lortu zuen arte. Eta hasiera batean irudi hori oso finkaturik ez egoteagatik erlijioaren inguruko hainbat liburu sakratu, Homeroren lanak, Shakespeareren lanen plagioak etab. sortu baziren ere, momentu batean, egiletasunaren kontzeptuak testuaren finkapena eta jabetza materiala zeramatzan berarekin.

Baina gaur egun, internet eta hipertestuaren agerpenak egiletasunaren kontzeptuaren aldaketa ekarri du, izan ere, orain nahi duguna egin dezakegu interneten eskuragarri daukagunarekin, edozer gauza ikusi, aldatu, horri zeozer gehitu etab. Ahalmen horren eraginez, interneten argitaratzen denaren kontrola galdu egiten da.

Rafael Sánchez Ferlosio jabetza intelektualaren kontra agertzen den idazleetako bat da, honen arabera idazleen helbururik garrantzitsuena ez litzateke dirua irabaztea izan behar, baizik eta haiek sortutako hainbat eta jende gehiagori heldu dakion lortzea.

Argi dagoena zera da, gaur egon garai batean lortu zen egiletasunaren subiranotasuna galdu egin dela, bakoitzak bere aldeko edo kontrako ideiak izango ditu, baina orain egiletasunaren inguruan deskontrol handiagoa dagoela ukaezina da.

 

Erreferentziak:

Read Full Post »