Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 15 diciembre 2010

Open Access

Open Access internet gure bizitzetan agertu eta gero asko hedatu den baliadidea da, honek digitalizatuta dagoen hezkuntza-materiala, material akademikoa, zientifikoa, etab. berehala, doan eta erregistratu barik eskuragarria izatea ahalbidetzen du. Honi esker, edozein erabiltzaile indibidualek bilatu, imprimatu, zabaldu, deskargatu, irakurri edo estekatu ditzake artikulo zientifikoetako testuak.

Literatura zientifikoa lortzeko modu librea, eta doakoa, da. Gainera, hau ez da bakarrik testu zientifikoetara mugatzen, beste eduki digitaletara ere hedatzen da, beti testu hauen autoreek baimenduta. Open Access-a bi modutan funtziona dezake: “Green Open Access” izendatzen denaren bitartez edo “Gold Open Access” deitzen denaren bitartez.  

Baliabide honek ekarri dizkigun onurak asko dira eta beharrezkoa dugu informazioa lortu ahal izateko trabarik gabe. Hauek onuragarria dela frogatzen duten hainbat arrazoi dira: autoreentzako, eskuragarri dauden dokumentuak gehiagotan kontsultatzen eta aipatzen direlako; internet daukan edonorrentzako eskuragarri dagoelako; traba ekonomiko, legal, teknologikoak, etab. gainditzen dituelako; dokumentuak lortzeko modu errez bat izatea ahalbidetzen digulako; parte hartze globala errealitate izatea ahalbidetzen duelako.  

 Iturriak:

Anuncios

Read Full Post »