Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Beste’ Category

Ez gaude burutik sano

Langabezian zegoen finantza-aholkulari estatu batuar batek, arazo ekonomikoak direla eta,  bere hiru seme-alabak, emaztea eta azken honen ama hil ditu bere buruaz beste egin aurretik.

Sarraskiaren egileak, 45 urteko gizonak, hiru nota utzi zituen hilketa gunean, lehenengoa bere testmentuarekin, eta gainontzeko biak bere familiari eta poliziari zuzenduta, zeintzuetan bere erabakiaren zergatiak argitzen zituen. Hiltzaileak bere familia garbitzeko erabilitako arma, hilketa eguna baino aste batzuk lehenago erosi zuen, zirudienez ez zeukan arazo psikiatrikorik. Nire ustetan,  hori ez zela guztiz egia frogatu egin du denborak. 

California hipoteken krisiak gogorren jo duen estatuen artean dago, eta bertako biztanleen larritasuna gero eta nabariagoa da ikus dezakegunez. Hala eta guztiz ere, ez dut pentsatzen arazo horiek hain kezkagarriak eta zuzenezinak direnik jendeak bere bizitzarekin akabatzera ere ailegatzeko. Etsiturik egon gaitezke, baina muga batzuk daudela, edo egon beharko liratekela pentsatzen dut. Besteen bizitza errespetatu behar dugu, eta norbaiti gertatzen bazaio ez dela egoera gainditzeko behar bezain gogorra, bere burua akabatu dezake nahi izatekotan, niri pertsonalki erabaki hori oso norberekoia eta koldarra iruditzen zaidan arren, baina ez du zertan beste inor hil behar.

Krisi garaian askok zentzutasuna galtzen dutela egia da, nolanahi ere gurean gero eta gehiago garatzen ari den krisia dela eta, ez dut entzun inork bere buruaz beste egin duenik, ezta bere familia garbitu duen inoren kasua ere. Nahiz eta krisiak txarrera egin, gure buruaren sanotasunak ez duela modu berean txarrera egingo espero dut. Hala eta guztiz ere, hemen armak lortzea hain erraza ez izatea eskertzekoa dela pentsatzen dut.

Read Full Post »