Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Add new tag’

Gizakia gizaki denetik bere gizakideekin harremanak izateko komunikabideen beharra izan du. Horietako lehenengoa oralitatea izan zela esan dezakegu, eta horren ondoren gizakion bizitza errotik aldatu zuen beste komunikabide bat asmatu zuten gure arbasoek, erabat eraginkorra izan zena eta gaur egun ere erabiltzen duguna, idazkera alegia. Hala ere, teknologia berriak direla eta, gaur egun beste komunikabide bat garatu dugu: hipermedia.

Hipermediak gero eta erabilera handiagoa dauka gure gizartean, eta hauek dira honen ezaugarri nagusiak:

  • Informazioa helarazteko iturri gehiago ditu. Tradizionala den lengoaiari, osagai akustikoak eta ikonikoak gehitzen zaizkie: grafikoak, argazkiak, bideoak, soinuak…
  • Informazioa modu ez-lineal, ez-autonomo eta ireki batean dago antolaturik.

Horrela gizakiok gure artean harremanak izateko beharrezkoak ditugun bideak ez dira hauen bitartez itxita geratzen:

  • Oralitatean ematen den mezuaren estrukturaren antolaketa eza, oralitatea normalean landugabea denez gero.
  • Idazkeran sortzen diren testuen estruktura lineala, autonomoa eta itxia. 

Gai honen inguruko iraultza gertatzen ari da. Izan ere, hipermediaren ezaugarriek oralitateak edo idazkera simpleak baimentzen ez dizkiguten gauzak egiteako aukera ematen digute. Modu honetan, gizakion komunikabideen zabalera zilegi egiten du hipermediak. Gauzak honela jarraituz gero, nahiz eta seguruenik komunikabide tradizionalek iraungo duten, gero eta gehiago eta sakonago egongo dira hipermedian murgildurik.

Erreferentziak:

Read Full Post »

Ez gaude burutik sano

Langabezian zegoen finantza-aholkulari estatu batuar batek, arazo ekonomikoak direla eta,  bere hiru seme-alabak, emaztea eta azken honen ama hil ditu bere buruaz beste egin aurretik.

Sarraskiaren egileak, 45 urteko gizonak, hiru nota utzi zituen hilketa gunean, lehenengoa bere testmentuarekin, eta gainontzeko biak bere familiari eta poliziari zuzenduta, zeintzuetan bere erabakiaren zergatiak argitzen zituen. Hiltzaileak bere familia garbitzeko erabilitako arma, hilketa eguna baino aste batzuk lehenago erosi zuen, zirudienez ez zeukan arazo psikiatrikorik. Nire ustetan,  hori ez zela guztiz egia frogatu egin du denborak. 

California hipoteken krisiak gogorren jo duen estatuen artean dago, eta bertako biztanleen larritasuna gero eta nabariagoa da ikus dezakegunez. Hala eta guztiz ere, ez dut pentsatzen arazo horiek hain kezkagarriak eta zuzenezinak direnik jendeak bere bizitzarekin akabatzera ere ailegatzeko. Etsiturik egon gaitezke, baina muga batzuk daudela, edo egon beharko liratekela pentsatzen dut. Besteen bizitza errespetatu behar dugu, eta norbaiti gertatzen bazaio ez dela egoera gainditzeko behar bezain gogorra, bere burua akabatu dezake nahi izatekotan, niri pertsonalki erabaki hori oso norberekoia eta koldarra iruditzen zaidan arren, baina ez du zertan beste inor hil behar.

Krisi garaian askok zentzutasuna galtzen dutela egia da, nolanahi ere gurean gero eta gehiago garatzen ari den krisia dela eta, ez dut entzun inork bere buruaz beste egin duenik, ezta bere familia garbitu duen inoren kasua ere. Nahiz eta krisiak txarrera egin, gure buruaren sanotasunak ez duela modu berean txarrera egingo espero dut. Hala eta guztiz ere, hemen armak lortzea hain erraza ez izatea eskertzekoa dela pentsatzen dut.

Read Full Post »