1991. urtean Web-a jaio zenetik, edozein eduki argitaratzeko izugarrizko bide eraginkorra izan da. Baina zeri zor zaio eraginkortasun eta arrakasta hori? Erantzuna HTML (HyperText Markup Language), marken bitarteko lengoaia, dela esan dezakegu. HTML-a elementuek eta horien ikurrek, data tipoak eta dokumentuen tipoen adierazpenek osatzen dute.
Honen ostean, XML-ren (Extensive Markup Language) ofizialtasuna gauzatu zen. XML-a, marken bitarteko lengoaiaren erabilera zabalagoa zilegi egiten duen bertsioa da eta honi zor diogu 2.0 Web-aren izatea. Gainera, Web semantikoaren oinarria da.
HTML eta XML ez dira gauza bera. Bakoitza bere eginkizuna betetzeko eratu zen. Bien arteko desberdintasunak:
- HTML informazioa erakusteko, nola funtzionatzen duen eta zer egiten duen jakiteko sortu zen bitartean, XML-a informazioa deskribatzeko eratu zen.
- HTML-ren eginkizuna orriaren eduki desberdinei formatoa ematea da; XML-ren eginkizuna, ordea, edukiak antolatzea.
- HTML-a ordena zehatzik gabe erabili dezakegu, XML-an aldiz, dokumentuak oso ongi eraturik eta ordenaturik agertzen dira.
- HTML-rekin lan egitean «tag» guztiak predeterminaturik daude, eta XML-rekin berriz, guk gure «tag» propioak sor ditzakegu.
Honenbestez, ondorioztatu dezakegu XML ez dela sekula HTML-ren ordezkoa izango, Web-aren beste osagarri bat baizik.
Erreferentziak:
- ¿Cómo se diferencia el XML del HTML? (11 de Noviembre, 2003) Maestros de la Web. Kontsulta data: Abenduaren 18, 2008 http://www.maestrosdelweb.com/editorial/xmlvshtml/
- Diferencias entre HTML y XML (21 de junio, 2001) Desarrolloweb. Kontsulta data: Abenduaren 18, 2008 http://www.desarrolloweb.com/articulos/459.php
- Guía breve de tecnologías XML (9 de enero, 2008) w3c. Kontsulta data: Abenduaren 18, 2008 http://www.w3c.es/divulgacion/guiasbreves/tecnologiasXML
Deja un comentario